AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Joan den ostegunean langileek egindako elkarretaratzea. (Argazkia: Bidasoko Hitza)
2021/12/20 16:31

Hitzarmen berri bat sinatzeko, joan den asteko astelehenean greba hasi zuten Irungo (Gipuzkoa) Valvulas Zubi enpresako langileek. Hala ere, azaroan hasi ziren hitzarmen berri baten eske.

Greba, hain zuzen ere, enpresak negoziatzeari uko egin diolako deitu dute langileek, eta enpresak oraindik mugitu gabe jarraitzen duela diote.

Langileek egin dute jada hitzarmen berri baten proposamena; besteak beste, KPIaren gainetik %0,75eko soldata igoera, gaixotasunagatik bajan daudenean soldataren %100 kobratzea eta kategorien igoerak gauzatzea eskatzen dute. Enpresak pandemia osoan zehar nolabaiteko normaltasunez jardun duela gehitu dute, eta azken hiru urteetan bi milioi euroko irabaziak izan dituztela nabarmendu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK