AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: ELA
2022/01/20 19:16

Arabako ibaien mantenuaz arduratzen da Mediterraneoko Ibaiak 2021 izeneko aldi baterako enpresa-elkartea (ABEE), Uraren Euskal Agentziak azpikontratatu baitzuen zerbitzua. Beharginek lan-baldintzak hobetzeko hainbat proposamen egin dituzten arren, elkarteko zuzendaritzak ez die erantzunik eman.

Egoera horren aurrean, langileek grebari ekingo diote hurrengo ostegunean, urtarrilaren 27an, haien lan-baldintzak salatzeko. Hainbat dira beharginen aldarrikapenak: lan toxiko, arriskutsu zein nekagarriak egiteagatik ordaintzen diren plusak haiei ere aitortzea dute helburu, bai eta "segurtasun-, osasun- eta soldata-baldintzak" hobetzea ere.

EZ DAGO IRUZKINIK