AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/11/09 20:43

Frantziako CGT sindikatuak grebara deitu zuen azaroaren 8rako, anestesista lanbidearen "lege aitortza, arau bidezkoa eta ekonomikoa" aldarrikatzeko. Baionako (Lapurdi) ospitalean, 34 langile dira greban ordutik, eta haien lanuzteak ebakuntzen erdiaren ezeztatzea eragin du dagoeneko.

IPA (Praktika Aitzinatuko Erizainak) izeneko talde berri bat sortuko da laster, osasungintzako hainbat langile batuko dituena. Dena dela, nahiz eta anestesistek berrikasketa maila duten berez (Baxoa eta, ondotik, beste bost urteko ikasketak), ez zaie onartu talde horren parte izatea.

Bestalde, pandemia garaian jasan duten lan-karga handia eta estatusaren zein soldataren debaluazioa salatzen dituzte. Frantziako Osasun Ministerioak, bere aldetik, anestesistak "exekutatzaile sinpleak" direla ihardetsi du. Grebalariek ihardokitze hori salatu dute, haien eskaerak zilegi direla azpimarratuz, "pazienteen funtsezko funtzioak" segurtatzen dituztelako, "ebakuntzaren aitzin, bitartean eta ondotik".

EZ DAGO IRUZKINIK