Gose eta egarri greba bertan behera utzi du Ibai Aginaga preso politikoak

Bakartzetik atera dute berangarra, eta amaitutzat eman du larunbatean hasitako gose eta egarri greba. Basauriko espetxean daukate preso.
Argazki Nagusia
Basauriko presondegia. Argazkia: Cadena Ser
2021eko urriaren 14a

Ibai Aginaga preso politikoak aurreko larunbatean ekin zion gose grebari, eta Tinkok gaur jakinarazi duenez, egarri greba ere hasi zuen horrekin batera. Berangarraren asmoa zen, hain justu, presoei ezartzen dizkieten konfinamenduak eta horietako baldintzak salatzea. Basauriko (Bizkaia) kartzelan dago gatibu.

Dena den, PCR proba bat egin diote, eta emaitza negatiboa izan denez, konfinamendutik atera dute. Bukatutzat eman ditu, beraz, gose eta egarri greba. Aurreko astean berekin batera bakartu zituzten bi presoak, ordea, bakartuta daude oraindik.

Tinkoren esanetan, Aginagarengana jo du zerbitzu buruak, esateko badakiela "preso aldarrikatzailea" dela eta "lasai egoteko", "gauzak hobera aldatzen ari direlako". "Ibaik familiari adierazitakoaren arabera, argi dauka kartzelako zuzendaritzak berarekiko izan duen jarrera aldaketa arazoa kalean argitara ematearen ondorio izan dela", diote Tinkoko kideek.


Iruzkinak

Ez dago iruzkinik