AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: hiruka.eus
2021/11/24 21:11

Gorlizko Udalak azpikontratutako garbiketa-zerbitzuko langileek 140 egun baino gehiago daramatzate greba mugagabean. 2020eko maiatzean hasi zituzten lanuzteak eta, patronalarekin akordiorik lortu ez zutela ikusita, uztailaren 1ean ekin zioten greba mugagabeari.

Gorlizko (Bizkaia) eraikin publikoetako garbiketa-zerbitzua ere sektore "feminizatua" dela adierazi dute eta, aldiz, kale-garbiketan jarduten dutenen langile gehienak gizonak direla. Bi sektoreen arteko soldata-arrakala 7.000 eurokoa dela salatu dute. Greban dauden langileek diotenez, "erakundeek soldata-ezberdintasunari buruzko propaganda egiten dute, baina hori kentzeko aukera dutenean, ez dute onartzen administrazioak azpikontratutako zerbitzuekin duten erantzukizuna". Soldata-arrakala ezabatzeko akordioaz gain, baldintza "duinak" aldarrikatu dituzte.

Langileek datorren azaroaren 29rako dute ezarrita enpresarekin bilkura. Gorlizko Udalak bileran parte hartzeko deiari uko egin dio, eta alkatetza lan-gatazkaren aurrean uneoro axolagabe agertu dela salatu dute. Beharginen hitzetan, udalaren inplikaziorik gabe, ezingo zaio egoerari "aterabidea" eman.

EZ DAGO IRUZKINIK