AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Goierriko IAren mobilizazio bat, martxoan.
2020/05/13 11:11

Apirilean aurkeztutako eskariei entzungor egin die Beasaingo (Gipuzkoa) Txindoki insitutuko zuzendaritzak. Ikasle Abertzaleaken Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu kanpaina politikoaren barruan, Goierriko ikasleek zenbait eskari egin zizkoten Txindokiko zuzendaritzari; besteak beste, "funtsezko edukiak ematera mugatzea" eta "ebaluazio mekanismoen gaineko informazioa" izatea. Goierriko IAk ez ezik, GASek eta Txindoki Morea emakume taldeak bat egin zuten kanpainarekin.

Ikasleek azaldu dutenez, 140 sinadura helarazi zizkioten zuzendaritzari eskariekin batera, baina ikasturte amaierako plana ikasleen iritzia eta ahotsa kontuan hartu gabe egin zutela salatu dute. "Argi geratu da beste behin, ikasleok gure interesen defentsan iniziatiba politikoa hartutakoak sistematikoki erasotuak garela, gure potentzialitate politikoa neutralizatzeko asmoz".

Izan ere, zuzendaritzarekin harremanetan jarri ondoren, ikasleek argi ikusi dute entzungor egin dietela beraien eskakizunei. Gainera, "ikasleon antolakuntza eraso bezala idenfikatzera" heldu direla salatu dute, "guztia izen-abizenez pertsonalizateko nahia dutela aitortzera iritsiz". Jarrera horiek infantilizazioan oinarritzen direla nabamendu dute ikasleek, eta antolakuntzarako deia egin dute: "Modu honetara bakarrik lortuko dugulako ikasle langileon beharrak asetzea".