AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/06/15 17:47

Maiatzean jakinarazi genuen gedar.eus web-orria eraberritzeko lanetan ari ginela, eta lan militantetik sortutako fruitu berri hau aurkezteko moduan gara jada: martxan da web-orriaren formatu berria. Ikus daiteen modura, GEDAR LANGILE KAZETAren logoa berritzeaz gain, itxura berria eman diogu txoko honi ere. Eta garrantzitsuena dena: atal berriak sortu ditugu.

Web-orriaren goiko aldean daude ikusgai atal guztiak. Orain arte bezala, albisteek, editorialek, koiuntura politikoari buruzko testuek, Ikuspuntua-k, Langile Zientzia-k, kolaborazio testuek eta agendak leku propioa dute gure atarian, baina beste bi atal ere baditugu orain: Arteka eta Gedar Telebista. Pixkanaka, GEDAR LANGILE KAZETAren Arteka hilabetekarian argitaratutako editorialak, elkarrizketak, erreportajeak, iritzi artikuluak zein kolaborazio testuak jarriko ditugu eskuragai gedar.eus-eko Arteka atalean, baita aldizkariaren zenbaki osoak ere, PDF formatuan.

Web-orriko Gedar Telebista atalean, berriz, abian ditugun programetako saio guztiak egongo dira ikusgai; oraingoz, Burdin Hesia eta Oh Gu Hemen! programak kaleratu ditugu. Gainera, orrialdean behera eginez gero, Gedar Telebista-ko saioak entzuteko aukera izango da, ivoox atariaren bidez.

Aurrerago, atal gehiago jarriko ditugu martxan gedar.eus atarian; hala nola, denda bat.

EZ DAGO IRUZKINIK