AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Gedar
2019/06/19 20:40

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek antolatutako Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topaguneak, lan egunak izan zituen ardatz. Hiru egunez, alorrez alor lanean aritu ziren ehunka gazte, Azpeitiko hainbat proiekturi "modu koordinatuan" eta "elkarlanean" bultzada ematen.

Dena den, langile kulturaren hedapenean eta prozesu sozialistaren lanketan sakontzea ipar, horren oinarrian dauden eduki politikoak lantzeko tartea ere izan zen asteburuan. Ostiral arratsaldean hasita, hitzaldiek eta mahai inguruek hartu zuten topaguneko egitaraua.

Hala, gazte, genero eta hezkuntza problematikak izan zituzten hizpide lehenengo, eta gero, gazte antolakundeen inguruan mintzatu ziren, Jarraikortasuna eta hausturak izenpean. Larunbatean, aldiz, prozesu sozialista zein koiuntura ekonomiko globala eta sozialismoaren eraikuntza aztertu zituzten ehunka gaztek, hainbat hizlariren eskutik.

Hona hemen topagunean izan ziren saioen laburpenak, hitzaldiz hitzaldi

EZ DAGO IRUZKINIK