AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / GEDAR
2022/06/22 20:05

Herritar talde batek deituta, 19:00etan hasi da protesta Senperen (Lapurdi), Utzi gazteria bakean. Non a la repression. Atxilotuak askatu lelopean. Kazeta.eus atariak arratsalde hasieran azaldu duenez, Pauera eraman dituzte jendarmeek goizean atxilotutako lau gazteak, eta gaueko 23:00ak aldera utzi dituzte aske. Kargurik gabe atera dira, baina ikerketak indarrean jarraitzen duela jakinarazi diete.

Antza, higiezinen agentzia batzuetan pintaketak egiteagatik atzeman dituzte, eta "gaizkile talde bateko kide izatea" nahiz "heriotza-mehatxuak egitea" egozten diete. Iazko azaroan eta martxoan egin omen ziren margoketa horiek; besteak beste, "Euskal Herria ez da salgai" eta "Euskal Herrian bizi nahi dugu" idatzi zuten.

EZ DAGO IRUZKINIK