AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Hondarribiko Gaztetxea
2020/03/05 09:13

Hondarribiko Gaztetxeko kideek otsaila hasieran azaldu zuten eraikina husteko agindua jaso zutela, agerraldi bidez. Horren aurretik, abenduan jakinarazi zuten abian zela gaztetxearen desalojoaren prozedura judizial berria, Egiluz jauregiaren legezko jabea den Acción Católica taldeak eskatuta.

Gaur, martxoak 5, gaztetxeko kideek esku artean zuten aurreikuspena bete da: goizean goiz, Egiluz jauregi ingurura bertaratu eta kalea moztu du Ertzaintzak. Gero eta patruila gehiago ari dira gaztetxea inguratzen, eta gaztetxeko kideen esanetan, gaur izango da desalojoa. Bertan daude haiek.

EZ DAGO IRUZKINIK