Gasteizen (Araba), jatorri arabiarreko pertsona migranteen kontrako kartelak eta pankartak ikusi ahal izan dira azken orduetan, eta, sare sozialetan, Vox alderdi faxistako hainbat kidek aldarrikatu dute ekintza. Larrialdi Demografikoaren eta Gizarte-Politiken arloko eledun Rocio de Meerrek esan du "muga berreraikitzeko hainbat ekintza" egingo dituztela, kartel arrazistetako baten aurrean grabatutako bideo baten bidez.
2039rako "biztanleriaren ordezkapena" gertatuko dela defendatuz, horri lotutako mezu arrazistak zabaldu ditu Voxek. Besteak beste, ondoko mezuak irakur zitezkeen karteletan eta pankartetan: "2039an, euskal herritarrak baino atzerritar gehiago egongo dira Gasteizen", "2039: Andre Mari Zuria baino Ramadan gehiago", "2039: pintxo baino kebab gehiago", "2039: Iker baino Mohamed gehiago", "2039: Idiazabal baino Halal gehiago", eta abar.
Propaganda arrazista ikusita, esku hartu eta hura kentzeko lanetan jardun zuten atzo Gasteizko Gazte Koordinadora Sozialistako (GKS) kideek. "Gerraren eta faxismoaren aurka antolatzera" deitzeko kartelak jarri zituzten, toki berdinetan.
Gasteizen jarri duten propaganda arrazista kendu du @GKS_Gasteiz|ek
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) June 6, 2025
Pertsona migratuen aurkako propaganda zabaldu du Vox alderdi faxistak, "biztanleriaren ordezkapena" salatuz
🔗 https://t.co/mSw8lejvSN pic.twitter.com/XqZnIvrzz2