AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/06 08:28

Asteazkenean Iruñean (Nafarroa) protesta bat egin ostean, atzo Bilbon (Bizkaia) eta Gasteizen (Araba) mobilizatu zen Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialista, sexu-esplotazioaren kontra. Izan ere, besteak beste Euskal Herrian aritzen zen esplotazio-sare baten berri eman dute aste honetan, gutxienez 34 emakume behartzen zituena prostituzioan aritzera. Hala, Sexu-esplotazioari aurre egin! lelopean, protestara deitu zuen Itaiak. 

Seinalatu du "mundu osoan zehar milioika emakume egunerokoan sexualki esplotatuak eta bortizki zapalduak" direla; bai "beren biziraupena bermatzeko modu gisa prostituziora jo behar" izan duten emakumeak, bai "esplotazio-sareetan kateatuta" heldu direnak egoera horretara. "Guztiok lan- eta bizi-baldintza berdinak izan ditzagun, gaurdanik indarkeria gordin honekin amaitzeko bidean lan egin behar dugu, sexu-merkatuaren aurka borrokatuz eta konplize orori aurre eginez", aldarrikatu du antolakundeak.

EZ DAGO IRUZKINIK