AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Sansomendi auzoa.
2021/11/09 09:06

Joan den asteburuan bi gizon atxilotu zituzten Gasteizen (Araba), haien neska lagunei eraso egiteagatik. Larunbatean izan zen erasoetako bat, Sansomendi auzoko etxebizitza batean; emakume bat jo zuen bere bikotekideak, eta atxilo eraman zuten. 30 urte ditu gizonak.

Igande goizaldean, bestalde, beste emakume bati eraso zion bere mutil lagunak, antza, eztabaida baten erdian. Santa Lucia auzoan gertatu zen erasoa, eta neska ere atxilotu zuten mehatxuak eta erasoak egitea leporatuta. 28 urte ditu gizonak, eta 26 emakumeak.

EZ DAGO IRUZKINIK