AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/10 07:24

Gasteizen (Araba), ikerketapean dago 23 urteko gizonezko bat, 14 urteko emakume bati modu jarraituan sexu-erasoak egitea egotzita. Zenbait hedabidek jaso dutenez, badirudi gizonak bikote direla sinetsarazi ziola neskari, sexu-erasoak egin ahal izateko. Polizia-iturrien arabera, posible da biktima gehiago ere egotea, adin txikikoak haiek ere. Gasteizko Instrukzioko 2. Epaitegia ari da gertakariak ikertzen.

Joan den asteburuan bertan jakin da, gainera, Arabako Errioxan ere modu jarraituan bortxatu dutela adingabeko neska bat, hiru gizonen artean. Bere irudi batzuk argitaratuko zituztela esanez egin zioten mehatxu biktimari, erasoen berri eman ez zezan.

Azken bi kasu horiek direla eta, Gasteizko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak nabarmendu du "urgentea" dela "emakume langileon babesa antolatzea eta indarkeria matxistari irmotasunez aurre egitea", eta "sexu-erasoen aurka borrokatzera" deitu du.

EZ DAGO IRUZKINIK