AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/11/03 13:05

Frantziako Estatuan langabezian eta formakuntza akademikorik gabe dauden gazteentzako "konpromiso kontratuak" sartuko dira indarrean hurrengo martxotik aurrera. Horien arabera, astean hogei ordurainoko lan-ikastaroak egitera eta enplegu "eskaintzak" onartzera derrigortuko dituzte milaka gazte, hilean 500 euro inguruko soldataren truke.

16 eta 25 urte arteko milioi erdi gazte baino gehiago leudeke kontratu diziplinatzaileen jomugan, Frantziako Gobernuaren datuen arabera. "Neurria ez da iristen Frantzian lanik eta formakuntzarik gabe dauden gazte guztiengana", izan da sindikatuen kexu bakarra.

Emmanuel Macronen exekutiboak atzo adierazi zuenez, "500 eurorainokoa" izan daiteke derrigorrezko kontratuaren ordainsaria, zenbatekoa familia bakoitzaren errentaren arabera moldatuko litzatekeen arren. Bestalde, "formakuntza ikastaroen betetze mailaren eta enplegu eskaintzen onarpenaren araberakoa" ere izanen da kopuru hori; hau da, gazteek ez badiote programari "behar bezala" erantzuten, ordainsaria murriztu edota erretiratu dezakete.

EZ DAGO IRUZKINIK