AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/09/07 12:23

Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak aurten jarri ditu martxan Etxeratze Kolektiboak, Euskal Herriko hainbat eta hainbat jaietan. "Emakume langileok gure segurtasuna bermatzeko eta erasoen aurrean erantzun eraginkorrak gauzatzeko tresna propioak garatzea behar-beharrezkoa da", azpimarratu izan dute Itaiako kideek. Helburu horrekin lotu dituzte, besteak beste, Etxeratze Kolektiboak, indarkeria matxistari erantzuteko hainbat festetan antolatutako protokoloak edota askotariko prebentzio mekanismoak.

Udan zehar, hamaika txokotan antolatu dituzte Etxeratze Kolektiboak lekuan lekuko Itaiako taldeek. Esaterako, Lekeition (Bizkaia), Ondarroan (Bizkaia), Mutrikun (Bizkaia), Elorrion (Bizkaia), Errekalden (Bilbo, Bizkaia), Deustun (Bilbo, Bizkaia), Bakion (Bizkaia), Lezaman (Bizkaia), Altsasun (Nafarroa), Lizarran (Nafarroa), Garesen (Nafarroa), Txantrean (Iruñerria, Nafarroa), Errotxapean (Iruñerria, Nafarroa), Barañainen (Iruñerria, Nafarroa), Berriozarren (Iruñerria, Nafarroa), Burlatan (Iruñerria, Nafarroa), Gasteizen (Araba), Ordizian (Gipuzkoa), Legazpin (Gipuzkoa) nahiz Urretxu-Zumarragan (Gipuzkoa) egin dituzte Etxeratze Kolektiboak azken hilabeteetan, "indarkeria matxistaren aurrean antolatzera" dei eginez.

Datozen egunetan, Galdakaoko (Bizkaia) festetan ere izango dira Etxeratze Kolektiboak. Hilaren 9rako, 10erako, 16rako eta 17rako prestatu ditu Etxeratze Kolektiboak Hego Uribeko Itaiak; 02:00etarako eta 05:00etarako jarri dituzte hitzorduak Errotu konpartsaren ondoan.

EZ DAGO IRUZKINIK