AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Ecuador Etxea
2022/06/03 10:00

Atzo argitaratu genuen kazeta honetan aurreneko hiruhilekoak zein datu utzi zituen Espainiako Estatuan hipoteka-betearazpenen ondoriozko etxegabetzeei dagokienez: %3,4 egin zuten gora, 3.320 kaleratze izan baitziren —azken bost urteetako daturik altuena. Euskal Autonomia Erkidegoko datuei erreparatuz gero, ordea, are kezkagarriagoa da gorakada: urteko lehenengo hiruhilekoan %47,1 igo ziren bizitokien enbargoak.

Izan ere, urteko lehenengo hiru hilabeteetan 78 etxe kaleratze izan ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iazko sasoi horretan baino 25 gehiago. Horren aurreko hiruhilekoan, hau da, iazko urritik abendura bitartean, %13koa izan zen enbargo kopuruaren gorakada. Urteko azken txanpa horretan ohiko etxebizitza modura erabiliak ziren 69 jabetza enbargatu ziren.

EZ DAGO IRUZKINIK