AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ertzaintza gertakarien lekuan. Argazkia: Etxebizitza Sindikatua.
2020/02/21 12:01

Gasteizko (Araba) Etxebizitza Sindikatuko kideek atzo, osteguna, sindikatuaren parte den etxebizitza baten desalojoa ekidin zuten, "berehalako elkartasun antolatuari" esker. Sare sozialen bidez adierazi dutenez, Alde Zaharrean kokatuta dagoen eraikinera bertaratu zien etxebizitzaren legezko jabearen hainbat lagun, sarrailagile batekin. Haien asmoa zen atea legez kanpo irekitzea, baina hori ezin zutela egin jakinarazi zieten sindikatuko kideek. Beraz, Ertzaintzari hots egin zieten legez kanpoko etxegabetzea gauzatu nahian ari zirenek.

Ertzaintza agertu zenerako, sarrerako atea blokeatzeko bezainbeste jende bildua zuen sindikatuak, eta 30 pertsona inguru ere hurbildu ziren eraikinera, elkartasuna adieraztera. Azkenean, "ezer egin ezin zutela ikusita", alde egin zuten poliziek zein legezko jabearen lagunek, eta bertan behera geratu zen legez kanpoko desalojoa.