AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Urruñan gaur egindako manifestazioa.
2022/05/27 21:00

Bart atxilotu dute Mugimendu Sozialistako militante urruñar bat Itziarren (Gipuzkoa), eta 2018an bere lan politikoa zela-eta ezarritako zigor bati lotuta, Martutenen (Gipuzkoa) kartzelaratu dute.

Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak zein Gazte Koordinadora Sozialistak protestara deitu dute gaur Urruñan (Lapurdi), Atxilotua askatu. Absoluzioa aldarritzat hartuta. Ez dira han bakarrik mobilizatuko, ordea: Euskal Herriko hainbat Kontseilu Sozialistak nahiz GKSk antolatu dituzte mobilizazioak biharko, larunbaterako.

Hona hemen biharko mobilizazio deialdi guztiak:

  • Altsasu (Nafarroa): 13:00etan udaletxe plazan, Sakanako Kontseilu Sozialistak deituta
  • Azpeitia (Gipuzkoa): 19:00etan herriko plazan, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak deituta
  • Beasain (Gipuzkoa): 18:30ean Bideluze plazan, Goierriko Kontseilu Sozialistak deituta
  • Bilbo (Bizkaia): 18:00etan Arriaga plazan, Bilboko Kontseilu Sozialistak deituta
  • Donostia (Gipuzkoa): 19:30ean Bulebarrean, Donostiako Kontseilu Sozialistak deituta
  • Durango (Bizkaia): 13:00etan Ezkurdi plazan, Durangaldeko Kontseilu Sozialistak deituta
  • Gasteiz (Araba): 19:30ean Andra Mari Zurian, Gasteizko Kontseilu Sozialistak deituta
  • Gernika (Bizkaia): 19:30ean Merkurio iturrian, Busturialdeko Kontseilu Sozialistak deituta
  • Iruñea (Nafarroa): 19:00etan Nabarreria plazan, Iruñerriko Kontseilu Sozialistak deituta
  • Lizarra (Nafarroa): 20:00etan Baja Navarra kalean, Lizarraldeko GKSk deituta
  • Ondarroa (Bizkaia): 19:30ean Alamedan, Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak deituta
  • Tolosa (Gipuzkoa): 19:00etan Triangulo plazan, Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak deituta
EZ DAGO IRUZKINIK