AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/07/14 08:18

Astebete baino gutxiago geratzen da aurtengo Gazte Topagune Sozialista hasteko. Aspalditik dago salgai egun guztietarako balioko duen bono orokorra, baina atzotik, egun bakoitzerako sarrerak ere eskuragai daude. 5 euroan eros daiteke asteazkenerako bonoa, 10 euroan ostegunerakoa eta ostiralerakoa, 18 euroan larunbaterakoa, eta 15 euroan larunbateko kontzertuetarako sarrera.

GKSren web-orrian daude salgai sarrera guztiak, eta online erosteak euro bat garestitzen du sarrera bakoitzaren prezioa; horiexek dira web-orriak erakusten dituen prezioak, beraz. Datozen egunetan bono guztiak saltzen ez badira, Topagunean bertan jarriko dituzte salgai, jatorrizko prezioan.

Eguneko bonoarekin, egun osoko ekimenetara bertaratzeko aukera dago, baita akanpalekua erabiltzekoa eta hurrengo egunean gosaltzekoa ere. Asteazkenean akanpalekuko sarreran erakutsi beharko da eguneko bonoa; gainontzeko egunetan, berriz, Topaguneko informazio-gunean.

EZ DAGO IRUZKINIK