AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/08/29 07:54

Iaz Azpeitian (Gipuzkoa) egin zuen Eskola Ibiltaria Ikasle Abertzaleakek, uztail amaieran, eta aurten ere eutsi dio urteroko hitzorduari. Oraingoan, baina, udazkenerako antolatu du Euskal Herri mailako baterajotzea: irailaren 30etik urriaren 1era izango da aurtengo Eskola Ibiltaria, Anoeta (Gipuzkoa) eta Villabona (Gipuzkoa) artean.

Antolakuntzaz bidea ereiten lelotzat hartuta prestatu dute 2022ko edizioa, eta IAko kideek aurreratu dutenez, "ikasturte berriko erronkez hausnartzeko eta aisialdirako tartea izango da" oraingoan ere. Egitarauari lotutako xehetasunak, baina, aurrerago jakinaraziko dituzte.

EZ DAGO IRUZKINIK