AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / BFMTV
2023/03/09 20:20

Urtea hasi zenetik seigarrenez, Frantziako Estatuan grebara jo dute astearte honetan, gobernua martxan jartzen ari den pentsio erreformaren kontra. Oraingoan ere erantzun zabala izan du deialdiak; besteak beste, garraio publikoan, hezkuntzan zein energian. 300 mobilizaziotik gora izan ziren asteartean, eta berriz hartu zituen karrikak erretretaren erreformaren aurkako aldarriak.

Gobernuak, ordea, neurri sorta izapidetzen jarraitzen du. Senatuak bart onartu du erreformak barne hartzen duen 7. artikulua: alegia, bizitza laborala luzatzea eta erretiroa hartzeko adina 62 urtetik 64 urtera atzeratzea. Artikulu horren aldeko 201 boto izan dira Senatuan, eta kontrako 115. Astea bukatu aurretik aztertuko dituzte senatariek erreformak jasotzen dituen 20 artikuluak.

Momentuz, gobernuak uko egin dio erreforma sindikatuekin negoziatzeari. Erretretaren erreformaren kontrako greba mugagabe batera deitzeko beharra azpimarratu dute egunotan sindikatu nagusiek, eta ikusteke dago zein izango diren hurrengo urratsak.

EZ DAGO IRUZKINIK