AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Hondarribia.
2023/01/31 08:46

Iragan den asteburuan, larunbat gauean zehazki, eraso homofobo bat egin zioten gizon bati Hondarribian (Gipuzkoa). 02:30ak aldera, beste gizon baten "umiliazioak eta mespretxua" jasan behar izan zituen erasotuak. Gainera, fisikoki ere egin zion eraso.

Erasotzailea identifikatu dute polizia-indarrek, eta, antza, gertatutakoa ikertzen ari dira. Irungo (Gipuzkoa) epaitegiaren esku utzi dute gaia.

EZ DAGO IRUZKINIK