Emakumeen sexu-esplotaziorako sare bat osatzen zuten zortzi pertsona atzeman dituzte Gipuzkoan

Sare horren bidez sexu-esplotazioa jasan duten hamazazpi emakume identifikatu dituzte, ia guztiak, bizi-baldintza latzetan aurkitzen diren emakume hegoamerikarrak.
Argazki Nagusia
2020ko abenduaren 16a

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Tolosako, Beasaingo eta Bergarako (Gipuzkoa) hainbat etxebizitzatan emakumeak sexualki esplotatzeagatik. Gutxienez hamazazpi emakume behartu dituzte, "gehienak, baliabide ekonomiko urriko" emakume hegoamerikarrak.

Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak aditzera eman duenez, iragan ostegunean eta ostiralean gauzatu ziren atxiloketak. Sexu-esplotaziorako helburuekin gizakien salerosketa egitea, proxenetismoa, droga trafikoa eta kapital-zuriketa egozten diete.