AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/07/23 12:07

Hamabi urteko espetxe zigorra ezarri berri diote Donostiako (Gipuzkoa) gizon bati, soldatapean harentzat jarduten zuen emakume langile bati egindako sexu-erasoengatik. Enpresariak 2016an kontratatu zuen migratutako emakumea, Amara auzoko lokal batean garbiketa lanak egin zitzan.

Emakumea lanera joan zen egun batean, idazkariari alde egiteko eskatu zion enpresariak, eta bakarka gelditu ziren biak. Komunera sartu zen gizona eta hara joateko eskatu zion emakumeari, baina bera ez zen sartu; orduan komunetik atera zen bera, prakak jaitsita. Behin eta berriz eman zion ezezkoa emakumeak.

Beranduago, beste lokal bat garbitzera laguntzeko esan zion enpresariak. Iristean, baina, emakumea ohera bota, hankak immobilizatu eta behin baino gehiagotan saiatu zen zakila haren ahoan sartzen. Emakumeak gogor egin zion kontra, baina gizonak iletik eutsi eta indarrez sartu zion zakila ahoan azkenean, behin eta berriro.

Eraso horretaz gain, emakumeak azaldu du bere aurrean masturbatu zela enpresaria egun batzuk lehenago. Gertatutako guztiaren ostean, min fisikoak, insomnioa nahiz etengabeko goragaleak izan zituen.

EZ DAGO IRUZKINIK