Beste eraso matxista baten berri eman dute Gasteizen (Araba). Aurreko larunbat arratsaldean, 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, bere bikotekideari eraso egiteagatik. Alde Zaharreko etxebizitza batean gertatu zen: emakumearen aurka oldartu zen gaztea, eta lesioak eragin zizkion hala. Horren ondoren, etxetik alde egin zuen erasotzaileak.
Gasteizko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak apirilaren bukaeran jakinarazi zuen, hiriburu horretan, gutxienez 112 emakumek jasan zituztela eraso matxistak urtea hasi zenetik; alegia, lau hilabeteko epean.