AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Perez Galdos kalea, Bilbon.
2021/07/15 19:04

Asteazkenean, uztailaren 14an, Bilboko (Bizkaia) Indautxu auzoan emakume bat lotu eta indarrez atxiki zuen haren anaiak. 49 urte ditu gizonak, eta atzo atxilotu zuten erasoa dela-eta, ostatu hartu zuen hotelean.

Goizeko 10:00ak aldera, Indautxuko garaje batean sartu eta arrebaren esperoan egon zen gizona, urruntze-agindua apurtuta. Arrebak bere autoa garajean utzi zuenean, emakumearengana jo, lotu eta mehatxu egin zion, eta gizonaren autora eraman zuen bortxaz. 

Autoa martxan zegoela jauzi egin zuen emakumeak, eta zauritu egin zen. Alde egitea lortu zuenean, ihes egin zuen erasotzaileak.

EZ DAGO IRUZKINIK