AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/12/18 11:29

Gizonezko batek bere bikotekideari eraso egin zion atzo Zaldibarren (Bizkaia). Goizeko 10:00ak aldera izan zen, etxebizitza batean. Emakumea laban batekin eraso zuen gizonezkoak, eta zauriak egin zizkion aurpegian zein eskuetan. Egun, Galdakaoko (Bizkaia) ospitalean dago emakumea.

Aste honetan ere hainbat izan dira Euskal Herrian argitara atera diren indarkeria matxista kasuak. Asteartean gizonezko batek bere bikotekidea eraso zuen Tuteran (Nafarroa); herenegun sexu-esplotaziorako sare bat atzeman zuten Gipuzkoan eta, egun berean, hainbat neska adingaberi mehatxu bidezko sexu-erasoak egiteagatik atxilotu zuten gizonezko bat Bilbon (Bizkaia).