Emakume bat bortxatu du gizonezko batek Otxarkoagan

Erasotzailea ezagutzen du emakumeak. Lokal batean zeudela, sexu-harremanak izatea proposatu zion 18 urteko gizonezkoak, eta emakumeak ezezkoa eman zionean, ohearen kontra jaurti eta bortxatu egin zuen.
Argazki Nagusia
2020ko maiatzaren 9a

Otxarkoagako (Bilbo, Bizkaia) lokal batean bortxatua izan zela salatu zuen atzo, hilak 8, emakume batek. Azaldu zuenez, txakurrarekin paseatzera irten zenean egin zuen topo erasotzailearekin; elkar ezagutzen dute, eta hizketan aritu ostean, lokalera joan ziren. Han, 18 urteko gizonezkoak sexu-harremanak izatea proposatu zion emakumeari, baina ezezkoa eman zion honek. Orduan, ohe baten kontra jaurti eta bortxatu egin zuen.

Gauean jarri zuen salaketa emakumeak, eta biharamunean, bere bizilekuan zegoenean, bortxatzailea ikusi zuen berriro, lokalaren inguruetan. Atxilotu dute dagoeneko.

Aste honetan beste gizonezko bat atxilotu dute Portugaleten (Bizkaia), emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta.