Gaur goizean, Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Iruñerrian (Nafarroa), joan den otsailean Vox alderdi faxistaren aurka egindako mobilizazioen harira. Alde Zaharrean eta Berriozarren izan dira atxiloketak, eta arratsaldera arte eduki dituzte komisarian gatibu. Une oro zaintzapean eta eskuburdinekin loturik izan dituzte poliziek, baita deklaratzeko orduan ere.
Voxen presentzia salatzeko protestei lotuta, "gorroto-delitu bat" egitea, "desordena publikoak" eragitea eta "agintaritzari erasotzea" egotzi diete bi atxilotuei.
Haiekin elkartasunez, arratsaldeko 20:00etan elkarretaratze jendetsu bat izan da Nabarrerian: jende ugari mobilizatu da Atxilotuak askatu. Auzo-langileetatik elkartasuna lelopean.