AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/04/04 10:51

Sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez jakinarazi duenez, EPPK kolektiboa uztea erabaki du Garikoitz Etxeberria preso politiko lizartzarrak. "Azken urteetako aldaketak oso sakonak izan dira EPPK-n antolaketari eta ildo politikoari dagokienean, eta daramadan bilakaera jada bateraezina da nik kolektiboa, espetxealdia, Euskal Herriaren zapalkuntza egoera nahiz herri askapen mugimendua ulertzeko dudan moduarekin", azaldu du mezu horretan: "Ondorioz, nire aldetik zintzoena eta koherenteena delakoan, EPPK uzteko erabakia hartu dut. EPPK-tik at bada ere, euskal preso politiko izaten jarraituko dut, noski; eta estatu espainiar faxistak ezarritako zigorraren azken txanpa nire bidetik egingo dut".

Ohartarazi du, dena den, kolektiboa utzi izanak berekin dakarrela kide izateagatik zegozkion "laguntza ekonomikorik, juridikorik eta medikorik" gabe geratzea. Oraindik bost urteko kartzelaldia geratzen zaio Etxeberriari, eta "egunerokotasuneko biziraupenari aurre egin" ahal izateko, elkartasun sare bat sortu du bere gertukoekin. Dei egin du, hala, sare horren parte izatera.

"Borondatezko konpromisoa da eskatzera natorkizuena, norberak ahal eta nahi duen dirulaguntza helarazteko aukera eskainiz", adierazi du argitaratutako mezuan. Horretarako modu bat ere proposatu du: hilean 5 edo 10 euroko laguntzak ematea. Helburua litzateke hilean 250 euro inguru biltzea. Kontu korronte honetan sartu beharko litzateke zenbateko hori: ES3430350028180281045907.

Etxeberria Palentziako DueƱas espetxean daukate preso, etxetik 300 kilometro ingurura. Aurretik 11 urtez izan zuten Sevillan, isolamenduan; Madrilgo Soto del Realen eta Galiziako A Laman ere eduki zuten lehenago. 2007an atxilotu zuten Azkainen (Lapurdi), eta Espainiaratu egin zuten ETAko kide izatea leporatuta.

EZ DAGO IRUZKINIK