AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/07/14 10:40

Gasteizko (Araba) Etxebizitza Sindikatuaren jarduna "hazten" ari da eta, hortaz, "babes handiagoa" behar duela azaldu dute sindikatuko kideek. Ekarpena egiteko hainbat bideren berri eman dute sare sozialetan, batez ere, hiru modu aurkeztuz:

  • Altzariak eta bestelako materialak ematea: "Mantak, izarak, armairuak, etxeko tresna eletrikoak, sukaldeko tresneria...". Egun, hozkailuak eta sukaldeak behar dituzte batez ere. Alor honetan ekarpena egin nahi dutenak Whatsapp bidez jarri daitezke harremanetan (675 34 68 17).
  • Etxeen Babes Sarean parte hartzea: "Espazioen defentsarako deialdiak" zabaltzen dituzte Whatsapp kanal baten bidez (https://chat.whatsapp.com/EKOaP15yWBcCAw3kEGg3ER).
  • Ekarpen ekonomikoa egitea: Etxebizitza Sindikatuak antolatutako jaialdietara bertaratzea edota salgai jarri dituen materialak erostea da ekarpena egiteko beste modu bat; hala nola, kamisetak, poltsak eta bonolaguntzak. Larunbat honetarako, uztailak 18, Come on to the party, baina bi zentzutan jaialdia prestatu dute sindikatuko kideek, Gazte Koordinadora Sozialistarekin eta Ikasle Abertzaleakekin batera.

Etxebizitza Sindikatuak uztailaren 3an jakinarazi zuen Los Herran kalean birjabetze bat izan zela ekainaren amaieran: "etxebizitza lortzeko beste aukerarik ez zuten 30 pertsona inguru" sartu ziren espazioan. Horien artean daude "adineko pertsonak, umeak, egoera irregularrean dauden atzerritarrak edota indarkeria matxista jasan duten emakumeak, besteak beste".

Los Herran kaleko eraikin birjabetuaren zein kideen babeserako, defentsarako eta mantenurako dituen tresnak jarri zituen martxan sindikatuak. Bide horretan, modu batera edo bestera ekarpena egitera dei egin du.