Eibarko EHUko ikasleek greba mugagabea hasiko dute bihar, Zaldibarko zabortegiko gertakariak direla-eta

Bihartik aurrera, greba mugagabea egingo dute Eibarko EHUko ikasleek, Zaldibarko hondakindegiko gertakarien harira. Ondorioz, bihar Eibarren hastekoa zen Herri Unibertsitatea atzeratu egingo da.
Argazki Nagusia
Argazkia: berria.eus
2020ko otsailaren 18a

Eibarko Unibertsitateko Ikasle Mugimenduak (EUIM) sare sozialen bidez aditzera eman duenez, Eibarko (Gipuzkoa) EHUko ikasleek grebaldi mugagabea deitu dute, "Zaldibarko zabortegian gertatu denaren ondorioz eta azalpenak jasotzeko asmoz". Bihar, otsailak 19, hasiko dute greba.

Eibarko Herri Unibertsitatea, atzeratuta

Greba deialdia dela-eta, atzeratu egingo dute bihar bertan hastekoa zen Eibarko Herri Unibertsitatearen bigarren edizioa. Oraindik ez dute zehaztu zein izango den data berria.