AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/04/07 23:28

Jardunaldi bateratu bat prestatu zuten atzorako Hego Euskal Herriko hainbat campusetako emakume taldeek; hain zuzen, Leioako campuseko (Bizkaia) Lorratz taldeak, Ibaetako campuseko (Donostia, Gipuzkoa) Arrakala taldeak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Akelarre taldeak, Bilboko (Bizkaia) Unibertsitateko Emakume Taldeen Koordinadorak eta Gasteizko (Araba) Unibertsitateko Emakume Taldeak. Jardunaldiaren bidez "emakume langilearen egungo errealitatea aztertzeko zein hausnartzeko espazio bat" eratzea izan da emakume taldeen asmoa, baita emakume langileen formakuntza politikoa indartzeko "baldintzak sortzea" ere.

Hala, atzo, apirilaren 7an, ehunka lagun elkartu ziren goizetik Gasteizko campusean (Araba). Jardunaldiaren egitarauaren barruan, bi hitzaldi izan ziren goizean. Emakume langileen gaur egungo egoeraz eta jasaten duten zapalkuntza gainditzeko dauden proposamen politiko desberdinez jardun zuten aurreneko hitzaldian; proposamen bakoitzari lotutako aldarriak aztertu eta bakoitzaren hutsuneak identifikatzen saiatu ziren hizlariak. Bigarren saioan, berriz, hipersexualizazioa aztertu zuten, eta horren aurrean izan beharreko diskurtsoa eta jarrera mahaira ateratzen ahalegindu ziren. Bi saioetan egon zen oso presente jardunaldiaren leloa eta jasotzen duen esanahia: Antolakuntzaren hauspotzea, askatasunera bidea.

Hitzaldien ostean, ekitaldi bat egin zuten Gasteizko campusean bertan, eta ondoren, bazkaria izan zen Auzolana pilotalekuan. Aisialdirako eskaintza ere izan zen gero.

EZ DAGO IRUZKINIK