AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Manifestazioa Donostian apirilaren 5ean, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta.
2025/04/28 11:27

Soldaten eta alokairuko etxebizitzen arteko harremana 2024an azterketak Infojobs plataformako lan-eskaintzetako batez besteko soldatak eta Fotocasa-n ageri diren alokairuko etxebizitzen batez besteko prezioak hartzen ditu kontuan. Hortik lortutako datuen arabera, Espainiako Estatuko hamabost autonomia-erkidegotan, areagotu egin zen iaz maizter bakoitzak alokairua ordaintzera bideratutako soldataren ehunekoa.

EAEn, hain zuzen ere, soldataren %56 xahutu behar izan zuen alokairuan pertsona bakoitzak, iaz baino gehiago: batez bestekoa %54ra heldu zen 2023an. 2024ko portzentajea, hain zuzen ere, 2019tik erregistratutako altuena izan da. 2024an zehar, gainera, %7,9 egin zuen gora alokairuko etxebizitzaren prezioak erkidegoan.

Dena den, bada alderik herrialdearen arabera: Gipuzkoa da herrialderik garestiena, eta, batez beste, soldataren %59 erabili behar izan zuen bertako maizter bakoitzak alokairuari aurre egin ahal izateko. Bizkaian %56koa izan zen zati hori, eta Araban, berriz, %37koa. Nafarroan, bestalde, %41era iritsi zen ehunekoa 2024an.

Espainiako Estatu mailan, alokairuko etxebizitzen batez besteko prezioak eta batez besteko soldatak harremanetan jartzean, Madril da zerrendaburu: iaz, soldataren %71 gastatu behar izan zuen alokairuan maizter bakoitzak, hurrenez hurren. Katalunia da bigarrena, %64ko portzentajearekin, eta EAE bera dago hirugarren postuan.

EZ DAGO IRUZKINIK