AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/04/28 09:47

Durangaldeko (Bizkaia) 13 ikastetxetako 500 ikasle baino gehiagok erantzun dute eskualdeko Ikasle Abertzaleakek ikasleen egungo egoeraren berri jasotzeko zabaldutako galdetegia. Erantzun horietan oinarritutako aldarrikapen zerrenda aurkeztu berri du taldeak, Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu! dinamikaren baitan.

"Ikasleen behar zehatzetara egokitutako programa" hau ikastetxeetako irakasleei eta zuzendaritzei helaraziko diete. "Ebaluazio irizpideak ikasleekin adostea" eta "lan karga murriztea eta moldatzea" exijitu dute, besteak beste, eta eskualdean ikas baldintzen aldeko borrokak martxan jartzeko prestutasuna adierazi dute.