AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Donostiako kaia.
2021/07/05 11:50

Donostian (Gipuzkoa), beste gau batez, istiluak izan ziren aurreko larunbat goizaldean, Ertzaintza kaian zeuden hainbat gazteren aurka oldartu ostean. Festa giroan, zenbait pertsonaren arteko liskarrak izan ziren gauean zehar, eta horren harira bertaratu zen Ertzaintza. Tentsioak gora egin zuen orduan, eta polizia-agenteek kaian zeudenen aurka jo zuten. Atxilotuak ere izan ziren.

Ertzainek hiru gazte atxilotu zituzten guztira, 18, 20 eta 21 urtekoak. "Desordena publikoak" egozten dizkiete hirurei; horretaz gain, 18 urteko gazteari "lesioak eta kalteak" eragitea ere leporatzen diote eta 20 urtekoa, berriz, "kalteak" eragiteagatik ere salatu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK