AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/07/03 07:46

Astelehen goizean, Aieten (Donostia, Gipuzkoa) jasandako eraso matxista salatu zuen emakume batek: gizonezko batek kolpatu eta bortxatu egin zuen. Astelehenean bertan atxilotu zuten erasotzailea, eta hura espetxera bidaltzea erabaki du epaile batek.

Donostiako Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak salatu duenez, "matxismoaren normalizazioak erasoen gorakada nabarmena dakar". Azken hilabeteetan, eraso matxista ugariren berri eman dute Donostian: ekainean, jai-giroko hainbat sexu-eraso, emakume batek modu jarraituan jasandako bortxaketak eta prostituzio-sare bat atera dira argitara hirian.

Itaiak nabarmendu du, beraz, "urgentziazkoa" dela "emakume langileon babesa antolatzea eta indarkeria matxista amaitzeko antolatzea".

EZ DAGO IRUZKINIK