Donostiako Ideal depilazio zentroko langileek lau hilabete daramatzate kobratu gabe

Langileek azaldu dute enpresako jabeek ez dutela haiekin bildu nahi, ez eta azalpenik eman nahi ere. Joan den larunbatean elkarretaratzea egin zuten haien egoera salatzeko.
Argazki Nagusia
Ideal depilazio zentroko langileak, protestan. Argazkia: ELA Donostia
2021eko azaroaren 8a

Donostiako (Gipuzkoa) Antigua auzoko Ideal depilazio zentroan lau hilabete daramatzate langileek soldatarik jaso gabe. Horretaz gain, beharrezko baliabiderik gabe ari dira lanean. Joan den larunbatean protestei ekin zieten zentroko atarian, haien egoera salatzeko.

Langileek jakinarazi dutenez, enpresako zuzendariek ez dute haiekin bildu nahi, eta ez dute azalpenik emateko borondaterik. Bitartean, Bast Esteticaren bidez ari dira kobratzen zuzendariak; izan ere, Bast Estetica enpresaren barruan dago Ideal zentroa.


Iruzkinak

Ez dago iruzkinik