AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/04/29 17:42

Donostiako (Gipuzkoa) Gazte Koordinadora Sozialistak salatu duenez, Langileon Nazioarteko Egunaren harira propaganda politikoa egiten ari zirela, Ertzaintzaren sei patruila hurbildu ziren atzo bi kiderengana. Ertzainek bi gazteak kolpatu, mehatxatu eta isundu zituzten: "Lurrera bota eta ostikadak eta borra-kolpeak eman zizkieten. Isunak jartzeaz gain, kolpeak, mehatxuak eta irainak erabili zituzten. Jardun politikoa zigortzeko eta beldurraren bitartez neutralizatzeko saiakera da hau", salatu dute GKSko kideek.

Bestalde, adierazi dute ez dutela "horrelako erasorik onartuko", eta polizia-jazarpena salatzeko elkarretaratze bat egingo dute bihar, larunbatean, 19:30ean Bulebarreko kioskoan.

Azkenik, Maiatzaren Lehenerako Donostiako Kontseilu Sozialistak antolatutako manifestazioan parte hartzera dei egin dute; igande honetan izango da, 12:30ean, Bulebarretik abiatuta.

EZ DAGO IRUZKINIK