AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/06 12:37

Donostiako (Gipuzkoa) Doako Parkinga Denontzat plataformak agerraldi bat egin zuen atzo, martxan izan duen sinadura-bilketaren berri emateko. Izan ere, Donostiako Ospitaleko 2.412 osasun-langileren sinadurak jaso ditu, doako parkinga eskatzeko. Horiek horrela, beste behin ere, Osakidetzari exijitu diote "langileontzat zein pazienteentzat doako parking bat bermatu dezala".

Otsailaren bukaeran aurkeztu zuten Doako Parkinga Denontzat plataforma, salatuz aparkalekuen bueltan sortutako egoera "jasanezina" dela Donostiako Ospitalean, eta arazo larriak eragiten dituela leku faltak. Osakidetzari leporatu zioten, hain zuzen ere, enpresen irabaziak lehenestea, "pazienteen eta langileen eskubideen gainetik".

Orain arte osasun-langileen artean jardun dute sinadurak biltzen, baina erabiltzaileengana ere jo dute orain, doako parkingaren aldeko aldarria indartzeko. QR lotura baten bidez eman daiteke babesa.

EZ DAGO IRUZKINIK