Didier Agerre euskal preso politikoa aske utzi dute

Zigorra osorik bete ondoren atera da Lannemezango (Okzitania) espetxetik; 20 urtez izan dute gatibu han.
Argazki Nagusia
Argazkia: Iparraldeko Hitza
2021eko ekainaren 28a

Didier Agerre euskal preso politikoa aske geratu zen joan den ostegunean, ekainaren 24an. Ezarritako kartzela zigorra osorik bete ostean irten da Lannemezango (Okzitania) espetxetik.

Agerre 1997. urtean atxilotu zuten lehenengo, hainbat polizia-etxeren aurkako ekintzetan parte hartzea leporatuta. Baldintzapeko askatasuna eman zioten baina, haren aurkako epaiketara huts egin ondoren, hiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten.

2001. urtean atxilotu zuten berriro eta, preso zegoela, hemezortzi urteko zigorra eman zion epaileak 2006. urtean. Etxera, Pagolara (Zuberoa), itzultzeko aukera izan du orain.


Iruzkinak

Iruzkin bat
  1. I
    Ilitx 2021eko ekainaren 28a, 13:15 2021-06-28, 13:15

    Ongi etorri!

    Ongi etorri!