AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/06/28 21:07

Gaur gauzatu dute Legutioko (Araba) Desjabetuon Hotela Zentro Sozialista husteko agindua. Hiru eguneko egitarau baten ostean, eta gaua Legution egin ondotik, hainbat eta hainbat lagun elkartu dira goizetik eraikinaren aurrean, hura babesteko. Goizean bertaratu dira Ertzaintza, eraikinaren legezko jabeak eta zenbait sarrailagile ere, eta Zentro Sozialista hustea lortu dute.

Ertzainek modu bortitzean jo dute Desjabetuon Hotela babesten ari ziren kideen kontra. 20 pertsona inguru zauritu dituzte, eta bi gazte eraman dituzte atxilo. Atxilotuetako bat, gainera, Ertzaintzak zaurituta zegoen, eta ospitalera eraman behar izan dute. Gero, ordea, berriz mugitu dute polizia-etxera. Jakinarazi dutenez, han egin beharko dute gaua bi gazteek, Lakuan (Gasteiz, Araba).

Desjabetuon Hotelak protesta bat deitu du arratsalderako, gunearen hustea salatzeko eta bi atxilotuak aska ditzatela eskatzeko. 17:00etan izan da elkarretaratze jendetsua, eta zentroko kideek eskerrak eman dizkiete Desjabetuon Hotelaren defentsan aritu diren guztiei.

EZ DAGO IRUZKINIK