AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Joseba Segurola
2019/04/30 18:00

Azken urteak Okzitaniako Lannemezaneko espetxean igaro ditu Joseba Segurolak. Atzo, apirilak 29, mugitu zuten Madrilgo Soto del Real presondegira, Euroagindu bat tarteko. Espainiako Auzitegi Nazionalean izan da Xegu, eta gaur, apirilak 30, aske uztea erabaki du epaile batek. Azpeitiarrari leporatzen zizkioten gertaerak epaituta daudela, eta beraz, egun ezin dutela epaitu ebatzi du. Frantziak ezarritako zigorra beteta, aske gelditzea espero dute, azken tramiteak egin eta gero.

ETA erakundeko kide izatea egotzita, 2005. urtean atxilotu zuten Joseba Segurola Xeguazpeitiarra, Lannemezanen (Frantzia). Ordundik, Frantziako estatuko hainbat kartzelatan izan dute preso. 2010. urtean epaitu zuten Parisen, eta 18 urteko espetxe zigorra ezarri zioten.