AKTUALITATEA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/06/22 10:57

Uztailaren 20an hasiko da Gazte Topagune Sozialistaren aurtengo edizioa. Aurten Durangon (Bizkaia) izango da Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatutako elkargunea, eta Euskal Herri osoan zehar egingo dituzte ekimena aurkezteko saioak datozen asteetan.

Bihar, ekainaren 23an, Burlatan (Iruñerria, Nafarroa) eta Errotxapean (Iruñerria, Nafarroa) aurkeztuko dute Gazte Topagune Sozialista, eta etzi, ekainaren 24an, Lesakan (Nafarroa). Larunbatean, ekainaren 25ean, Lizarran (Nafarroa) izango da aurkezpen saio bat, eta igandean, ekainaren 26an, Berriozarren (Iruñerria, Nafarroa).

Hurrengo asteari dagokionez, ekainaren 30erako bost aurkezpen antolatu dituzte: Durangon bertan, Basaurin (Bizkaia), Garesen (Nafarroa), Larrabetzun (Bizkaia) eta Zarautzen (Gipuzkoa). Lekuan lekuko GKSko taldeek argitaratu dituzte edo argitaratuko dituzte saio bakoitzaren egitarau osoak, sare sozialetan.

Salgai daude jada Topagunerako bono orokorrak, GKSren web-orrian.

Gazte Topagune Sozialistaren aurkezpen guztiak ikusteko, sartu hemen

EZ DAGO IRUZKINIK