AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/05/06 12:57

Ekida Arte Ekimen Sozialistak 2024ko urtarrilean estreinatu zuen bere bigarren antzerki-lana, Plaza hau gurea da. Satira politikoa du oinarri, eta hamaika aldiz taularatu dute lana Euskal Herri osoan barrena. Ekidak atzo jakinarazi zuenez, hurrengo asteetan izango dira antzezlana ikusteko azken aukerak, maiatzean eta ekainean egingo baititu azken hiru emanaldiak.

Maiatzaren 10erako, Bilbon (Bizkaia) antolatu dute saio bat. Ekainaren 13an Gernikan (Bizkaia) taularatuko dute lana, eta ekainaren 21ean, berriz, Altsasun (Nafarroa). Laster emango dute hitzordu zehatzen berri.

Bitartean, urte honetan aurkeztutako hirugarren antzerki-lan bat dauka esku artean Ekidak: Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean, Gabriel Arestiren omenez. Apirilaren 13an Bilboko Kafe Antzokian estreinatu ostean, Atarrabian (Iruñerria, Nafarroa), Kanbon (Lapurdi), Gasteizen (Araba) eta Azkoitian (Gipuzkoa) izango dira hurrengo emanaldiak, maiatzean eta ekainean zehar horiek ere.

EZ DAGO IRUZKINIK