AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Durango, iazko abenduaren 24an.
2022/01/27 15:44

Covid ziurtagiriaren derrigortasuna abenduaren 4an sartu zen indarrean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta badirudi neurria are gehiago luzatzeko asmoa duela Eusko Jaurlaritzak. Labi batzordea bihar elkartuko da EAEko neurrien inguruan hitz egiteko, baina Jaurlaritzak aurreratu du zer eskatuko duen Covid ziurtagiriari dagokionez: gaur egun derrigorra den eremu guztietan hala izaten jarraitzea nahi du, eta horixe eskatuko du.

Ez hori bakarrik: orain arte ziurtagiria eskatu ez duten hainbat lokaletan ere pasaportea derrigorra izatea nahi du, esaterako, joko aretoetan, hoteletan nahiz turismo ostatuetan. Iazko abendu hasieran Covid ziurtagiria eskatzen hasi zirenetik, Jaurlaritzak etengabe hedatu du haren derrigortasuna, gero eta eremu gehiagotara.

Ikusteke dago gainontzeko neurrien inguruan ere zer erabakitzen duen Labik, baina Nafarroako Gobernuak jakinarazi du jada bere horretan mantendu nahi dituela gaur egun indarrean diren neurri guztiak.

EZ DAGO IRUZKINIK