AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/09/29 18:10

Frantziako Gobernuak, berez, azaroaren 15era arte ezarri zuen Covid ziurtagiria. Dena dela, gobernuak berak azaldu duenez, 2022ko udara arte luzatu nahi du dokumentu horren derrigortasuna. Horren harira, urriaren 13an aurkeztuko dute luzapen legea Ministroen Kontseiluan.

Joan den uztailaren 16tik, Frantziako Estatuko lurralde administratibo guztian derrigorrezkoa da Covid ziurtagiria, besteak beste, hitzordu medikoetara, ekimen kulturaletara, tabernetara zein bestelako azpiegituretara sartzeko. Covid ziurtagiriak adierazten du, hain justu, pertsona batek txertoa jaso duela, koronabirusa atzemateko proban negatibo eman duela edo koronabirusak jota egon dela gehienez sei hilabeteko epean. Derrigorrezko dokumentu horrek, beraz, txertoaren bi dosien QR kodeak, test batean lortutako emaitza negatibo bat edo azken sei hilabeteetan koronabirusarekin kutsatu izanaren froga bat jaso ditzake.

Horrez gain, osasungintzako langileek ere Covid ziurtagiria eskuratu behar zuten, derrigorrez, irailaren 30a baino lehen. Hala, data horretarako txertatuak izan ez diren langile guztiak kanporatu dituzte euren lanpostuetatik (ez dago argi noiz arte); 3.000 langile inguru, guztira. Gainera, orain arte honela bazen ere, urri erdialdetik aurrera testak ez dira debaldekoak izango Frantziako Estatuan, sintomak dituzten pertsonei egindakoak izan ezik.

EZ DAGO IRUZKINIK