AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Olga Comes, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Eldiario.es
2021/11/09 13:59

Olga Comes preso politikoari baldintzapeko askatasuna ezarri diote gaur, joan den ekainetik hirugarren graduan egon ondoren, Iruñeko (Nafarroa) espetxean. 2008ko uztailetik izan dute gatibu preso politikoa: hamahiru urte egin ditu preso Frantziako nahiz Espainiako estatuetako kartzeletan.


Frantziako Poliziak atxilotu zuen Comes 2008an, ETAko kide izatea leporatuta. 2012an, bost urteko zigorra ezarri zion Parisko Korrekzio Auzitegiak, eta bi urte beranduago, 11 urtekoa Espainiako Auzitegi Nazionalak.


Lekualdatzeak


Bestalde, preso politikoen hainbat lekualdatze ere izan dira azken egunetan. Jesus Mari Gomez Ezkerro Villabonako (Asturias) kartzelatik Iruñekora mugitu dute, eta Lola Lopez Resina, Brievatik (Segovia) Logroñora (Errioxa).

EZ DAGO IRUZKINIK