AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ikasle greba iazko martxoan.
2023/03/15 09:11

Hemendik bi astera, martxoaren 30ean, grebara joko dute Hego Euskal Herriko lanbide heziketako, bigarren hezkuntzako eta unibertsitateko ikasleek, "enpresari handien hezkuntzak miseriara kondenatzen gaituela" seinalatzeko. Ikasle Abertzaleakek otsailean egin zuen borroka egunerako deialdia, eta berriki jakinarazi du Hego Euskal Herriko lau hiribuetan izango direla manifestazioak egun horretan, eguerdian.

Greba egunari begira, datozen egunetarako asanblada irekiak antolatu dituzte IAko kideek hainbat campusetako fakultateetan. Hain justu, Leioako (Bizkaia), Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa), Gasteizko (Araba), Bilboko (Bizkaia), Eibarko (Gipuzkoa), Eskoriatzako (Gipuzkoa) eta Elgoibarko (Gipuzkoa) zenbait fakultatetan jarri dituzte hitzorduak, ikasle grebaren inguruan aritzeko. Bihar izango da aurreneko asanblada irekia Eibarren, eta martxoaren 21ean eta 22an izango dira beste saio guztiak.

Hona hemen martxoaren 30eko grebari lotuta campusetan egingo diren asanblada irekiak:

Martxoak 16, osteguna

Elgoibar (IMH): 12:30ean

Martxoak 21, asteartea

Eibar (EHU): 11:00etan

Eskoriatza (Mondragon Unibertsitatea): 12:00etan

Leioa

  • Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (EHU): 10:30ean

Ibaeta

  • Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (EHU): 13:00etan
  • Informatika Fakultatea (EHU): 13:30ean
  • Psikologia Fakultatea (EHU): 13:45ean
  • Zuzenbide Fakultatea (EHU): 14:30ean

Gasteiz

  • Ingeniaritza Eskola (EHU): 12:30ean
  • Hezkuntza (Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, EHU): 13:00etan
  • Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea (EHU): 13:30ean
  • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (EHU): 13:30ean

Martxoak 22, asteazkena

Leioa

  • Hezkuntza Fakultatea (EHU): 11:15ean
  • Arte Ederren Fakultatea (EHU): 11:30ean
  • Zientzia eta Teknologia Fakultatea (EHU): 11:30ean
  • Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (EHU): 13:00etan
  • Zuzenbide Fakultatea eta Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea (EHU): 14:00etan

Bilbo

  • Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (EHU): 14:00etan
  • San Mameseko Ingeniaritza Eskola (EHU): 14:00etan
  • Deustuko Unibertsitatea: 14:00etan

Ibaeta

  • Arkitektura Goi Eskola Teknikoa (EHU): 12:30ean
  • Ingeniaritza Eskola (EHU): 12:30ean
  • Kimika Fakultatea (EHU): 13:00etan
  • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (EHU): 13:15ean
  • Hezkuntza (EHU): 14:30ean

Gasteiz

  • Letren Fakultatea (EHU): 13:00etan eta 19:00etan
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak (Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, EHU): 13:30ean
  • Farmazia Fakultatea (EHU): 18:30ean
EZ DAGO IRUZKINIK